Ariketa honela da: hasteko, biribilez betetako horri bat banatuko dugu. Ondoren, azaltzen da nola biribil bakoitzean, ikasle etortzen zaiona, burura datorkiona marraztu behar duten, hau da, biribil bakoitzean objektu ezberdin bat marraztu behar dute. Adibidez, gurpila, erlojua, aurpegia… azken finean, bakoitzari burura datorkiona. Ariketa hau burutzeko, denbora zehaztea ezinbestekoa da, horrela irudimenaren habiadura ere neurtzen da. Beraz, taldearen adinaren arabera denbora bat ala bestea ezarriko dugu.
Proposatuko dudan ariketa hau, adin guztietako pertsonek egin dezakete eta taldean egiten bada, hobeto! Modu honetan, ariketa amaitzean, bakoitzak marraztu duena ikusiko dugu, guztiok guztiongandik ikastea sustatuz.