jueves, 15 de diciembre de 2011

Sormena lantzeko udako programak! Anima zaitez!

Informazio gehiagora-ko, link-a: http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroa/291/Sormena%2Bgaratuz%2Bhezkuntza%2Babentura%2Bzirraragarri%2Bbatera.

Sormena garatuz hezkuntza abentura zirraragarri batera.


Sormena abiapuntutzat hartuta, pertsonen egunerokotasuna aberasgarriagoa egiten duten esperientzia eta konponbideak asmatu daitezke. Pertsonen sormena indartzeko hezkuntza da esparru egokiena. Hezkuntza, lan-esparruak eta hiria, gure ideia eta pentsamenduak ekintzara eramaten ditugun guneak baitira. Hezkuntzan sormena nola indartu, pertsonen etorkizuna abentura-sortzaile eta inspirazio-sortzaileagoa izan dadin, eta horrela zoriontsuagoak izan gaitezen landuko dugu ikastaro honetan.

Irakaslea

  • Itziar Garcia Urbieta Aktibista futurista eta sormen eragilea, We Are Pink Gorillas ekimenaren sortzailea.

Helburuak

  • Irakaskuntzan sormenak duen garrantzia azpimarratzea eta berau indartzeko egin ditzakegun aukerak eta berrantolaketak adieraztea.
  • Hausnarketaz gain ekintzara ere eramango ditugu ideia guztiak, bakoitzak bere egunerokotasunean elementu inspirazio-sortzaile berriak sartuz formulazio berriak egin eta emaitza berritzaileak lortzeko.

Edukiak

  • Inguruarekin harremanean sortzen diren egoera inspirazio-sortzaileak.
  • Ideazio-prozesu berritzaileetarako formulazio berriak.

Metodologia

Gaiak irudi eta testuekin sortutako aurkezpen batean oinarrituko dira. Mugimendua eta adierazpena landuko ditugu eta ideien irudikapena ere. Hausnarketa, ideazioa eta ekintza izango dira prozesuaren pasabideak.

Nori zuzendua

Hezkuntzan eta lantaldeen kudeaketan murgilduta dagoen edonori. Pertsonekin lan egiten dutenei zuzenduta.

EiTB KULTURA-KO SORMENARI BURUZKO LEHIAKETA

Irudi baten eraldaketa

Irudi bat oinarri gisa hartuta zenbait eraldaketa desberdinak egiteko ariketa eredua:


Oinarria:

Abstraktua:

Sinplea:
 3Diemntsoko eraldaketa: