Informazio gehiagora-ko, link-a: http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroa/291/Sormena%2Bgaratuz%2Bhezkuntza%2Babentura%2Bzirraragarri%2Bbatera.
Sormena garatuz hezkuntza abentura zirraragarri batera.
Sormena abiapuntutzat hartuta, pertsonen egunerokotasuna aberasgarriagoa egiten duten esperientzia eta konponbideak asmatu daitezke. Pertsonen sormena indartzeko hezkuntza da esparru egokiena. Hezkuntza, lan-esparruak eta hiria, gure ideia eta pentsamenduak ekintzara eramaten ditugun guneak baitira. Hezkuntzan sormena nola indartu, pertsonen etorkizuna abentura-sortzaile eta inspirazio-sortzaileagoa izan dadin, eta horrela zoriontsuagoak izan gaitezen landuko dugu ikastaro honetan.
Irakaslea
- Itziar Garcia Urbieta Aktibista futurista eta sormen eragilea, We Are Pink Gorillas ekimenaren sortzailea.
Helburuak
- Irakaskuntzan sormenak duen garrantzia azpimarratzea eta berau indartzeko egin ditzakegun aukerak eta berrantolaketak adieraztea.
- Hausnarketaz gain ekintzara ere eramango ditugu ideia guztiak, bakoitzak bere egunerokotasunean elementu inspirazio-sortzaile berriak sartuz formulazio berriak egin eta emaitza berritzaileak lortzeko.
Edukiak
- Inguruarekin harremanean sortzen diren egoera inspirazio-sortzaileak.
- Ideazio-prozesu berritzaileetarako formulazio berriak.